Hodeiek ez dute klima-aldaketa eragotziko

Zenbait ikertzailek hodeiek Lurra berotzean eta hoztean duten eragina nahikoa izango dela klima-aldaketa eragozteko uste dute, baina azken ikerketek kontrakoa adierazi dute. NASAko ikertzaileek hiru urtez behatu dituzte altitude txikian dauden hodeiak, klima hozten dutela uste baita. Teoria batzuen arabera, atmosfera beroagoan ur gehiago lurrunduko da eta hodeiak dentsoagoak izango dira; Eguzkiaren kontrako aterki eraginkorragoak, hortaz. Baina NASAko ikertzaileek tenperatura handitzean hodeiak mehetu egiten direla ikusi dute, eguneko ordua edo meteorologia edozein dela ere.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila