Hizkuntza indoeuroparren jatorria

Duela hainbat urte ezaguna izan arren, antzinako hizkuntzak datatzeko glotokronologia-teknika indarberritu egin da metodo konputazional eta estatistikoen erabileraren laguntzaz. Hizkuntza indoeuroparren jatorriaren gainean egindako ikerketa batean, datu linguistikoak aztertu dituzte filogeniaren eta filologiaren arteko harremana bilatuz; hau da, DNAn gordetako informazioarekin espezieen arteko harreman ebolutiboak aztertzeko erabiltzen diren metodoak erabili dituzte hizkuntzen arteko harreman ebolutiboak aurkitzeko.

(Argazkia: E. Carton).

Lortutako eboluzio-zuhaitz posibleak gertaera historiko ezagunekin parekatuz, hizkuntza indoeuroparren oinarria litzatekeen protohizkuntza noiz hedatu zen kalkulatzen saiatu dira. Lortutako datuak hipotesi nagusiekin alderatuta, bat etorri dira duela 8.000-9.500 urte Anatoliatik nekazaritzarekin batera hedatu zela dioen teoriarekin.

Horrelako metodoek eztabaida sortu duten arren, ikertzaileek espero dute bizitzaren eta hizkuntzaren arteko harremana ikertzen dutenen artean ideia berrien ekarpena eragingo duela.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.