Historiaurreko flautak

Jiahu-n (Txinan) Neolitoan egindako flautak aurkitu dira. Kurriloen hezurrak zulatuta landutako bost, sei, zazpi eta zortzi zuloko musika-tresnak dira. Sei oso-osorik daude, baina badira beste hogeita hamar bat osatzeko puska txikiak. Jiahu-n K.a. 7000. eta 5700. urteen artean egon ziren gizakiak, beraz, aurkitutako flautak ia 9.000 urte izan dezakete.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila