The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketak HIESak Europan behera egin duela adierazi du. 1994 eta 1998. urteen bitartean kasu gutxiago diagnostikatu ziren eta, aldi berean, tratatutako gaixo-kopurua handitu egin zen. Ikerketa Europako 17 herrialdetan egin da eta tratamendu konbinatuen eraginaren gaineko ikuspegia ematen du. Emaitzek lehenago eginiko ikerketenak baieztatzen dituzte; hau da, HIESa Europan murriztu egin dela. Murriztea erretrobirusaren aurkako tratamendu gogorrak hastearekin batera gertatu da, gainera. Ikerketako emaitzak, beraz, botika berrien eraginkortasuna frogatu duten saiakuntza medikoekin bat datoz.