HIES: itxaropena arratoiengan

HIESaren kontrako sendagaiak giza sistema inmunologikoa duten arratoiengan froga daitezke. Arratoi berezi hauek Kaliforniako injineru genetiko batzuk sortu eta garatu zituzten joan den urtean. Arratoi hauek gaur egun, laborategi bizi bezala erabiltzen dira; HIESak giza sistema inmunologikoari nola eragiten dion jakiteko eta ondoren soluziobide posibleak aurkitzeko.

Arratoiengan ezarri den sistema inmunologiko berria frogatzeko, hauxe egiten da: giza timotik ateratako milimetro kubiko bat ehun arratoiaren azalaren azpian ezartzen da. Ondoren, HIES eragiten duen birusa ehun honetan ezartzen da. Azkenik, ehuna infektatu den ala ez ikusten da. Orain arte egindako froga guztietan arratoiak infektatu egin dira; 40 guztira.

Beraz, infektaturik dauden arratoi hauengan sendagaiak froga daitezke eta horretantxe ari dira orain, hain zuzen ere, zientzilariak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila