Hidrogenoak zurgatzen du izarretako argia

76 urte behar izan dira DIB izenaz ezagutzen den fenomenoaren azalpena eman ahal izateko. IBM enpresako zientzilariek lortu dute.

Astronomoek azken 76 urteetan argitu ezin izan duten misterio bat IBM-ko bi zientzilarik argitu dute. Lurrera iristen den izar bero batzuen argia, uhin-luzera jakin batzuetan, moteldu egiten da espazioko materia ezezagun batek zurgatzen duelako. 1920an izan zen fenomeno honen berri eta geroztik, astronomoek antzeko huts ugari nabaritu dituzte. Azkenik, IBM-ko zientzilari hauek argitu dute zurgaketaren kausa: hidrogeno molekularrak argia zurgatu egiten du.

Argia unih-luzera desberdinagatik galtzen da eta fenomeno hori DIB (“Izarren arteko Banda Lausoa”) izenaz ezagutzen da. Zientzilariek, bestalde, adierazi dute fotoi arrunt pare bat bezala zurga daitekeela DIB fotoia egoera berezietan. Era berean, DIB fotoiak hidrogeno molekularrarekin topo egiten duenean, fotoi ultramoreak molekula egoera beroago batetara eraman dezake.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila