Helikoptero berezia

Argazkian ikusten den ibilgailua ahalik eta helikoptero sinpleena da. Pertsona bakarra garraiatzeko eta bertikalki aireratzeko edo lurrartzeko balio du. Oinarrizko egitura besterik ez du Tokioko "Aerospace 2000" erakusketan aurkeztu den aparatu hegalari honek. Gen H-4 du izena eta 5.000.000 pezetan (200.000 libera edo 30.000 euron) saltzen dute Estatu Batuetan. 125 cm3-ko lau motor ditu; baita ordu eta erdian 100 km/h-ko abiaduran hegan egiteko adina erregai hartzen duen depositua ere.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila