Hego Poloa non?

2000. urtea ez genuen guztiek buruko minez hasi. Estatu Batuetako Agentzia Geologikoko ikertzaileek Hego Poloa non zegoen zehatz markatu zuten urtarrilaren 1ean, azkenekoz jarritako markatik 10 metroko distantziara.

Hego Poloa izotzarekin batera mugitu egiten da eta, ondorioz, ikertzaileak bere posizioa urtero kalkulatu beharrean izaten dira, horretarako GPS satelite bidezko sistema erabiltzen dutelarik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila