Mundu guztian 9.600 hegazti-espezie inguru daude sailkaturik eta horietan hirutik bi ingurugiroko poluzioa jasaten ari da. Espezie horietako % 10 betiko galtzeko arriskuan dira gainera, Wordwatch aldizkariak salatu duenez. Poluzio kimikoaz habitat naturalak kaltetzeak sortu du arrisku hori.