Hatzmarka genetikoak

Hatzmarka genetikoak erabiltzea nahikoa teknika bema da forentseen artean. Alabaina, teknika hori irauliko duen prozesu berria martxa jarriko da aurki. Izan ere informazio genetikoa barra-kode baten bidez emango da eta ADN-hatzmarkak lehen baino askoz ere zehatzagoak izango dira.

Ohizko hatzmarka genetikoen oinarria ADN-zati txikien konparazioan datza. Zati horiei minisatelite deritze. Zati horiek hainbat aldiz errepikatzen dira eta errepikapen-kopurua desberdina da pertsonaren arabera, biki identikoengan izan ezik. Esaterako, hilketa bat gertatu denean, forentseek nahikoa dute odol-pixka bat edo ile-zati bat beren lana egiteko.

ADNa lagin horietatik erauzten dute eta segidan, ADNa zatitu egiten dute. Gele berezien bidez, zatiak banandu egiten dira eta banda ilun moduan agertzen dira. Pertsona desberdinen bandek luzera desberdina dute. Dena den, batzuetan zaila suertatzen da banda horien arteko konparazioa egitea; oso garbi ikusten ez direlako adibidez. Ondorioz, EEBBetako zenbait auzitegian zalantzan jartzen ari dira teknika hau.

Prozesu bernak arazo horiek gainditzen ditu. ADNren helize bikoitzean gene bakoitzak bi forma alternatibo edo alelo ditu. Bata aitarengandik datorkio eta bestea ainarengandik. Zatiak errepikatzen direnean, hiru aukera daude alelo-bikoteak antolatzeko.

Esaterako, alelo bat "gorria" bada eta bestea "urdina", posizio bakoitzean honakoa egon daiteke: bi gorri, bi urdin edo gorri eta urdin bana. Konbinazio horietako bakoitzari zenbaki bat ematen bazaio, 1, 2 eta 3 adibidez, errepikatzen den zatia digitalki adieraz daiteke.

Bide honek bi laginen arteko konparazioa errazteaz gain, konpara daitekeen gene kopurua bikoiztu egin du. Dena den, teknika berri honek doiketak behar ditu oraindik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila