Azkenaldian, behin baino gehiagotan ikusi dute hartz arrea Kanadan, zirkulu polarretik iparraldera, mila bat kilometrora. Jasotako ile batzuei DNA-proba eginda baieztatu dute han ikusitakoa hartz arrea zela. Eta ezustekoa izan da, hartz arrearen ohiko lurraldeak baino askoz iparralderago baitago inguru hura. Hartz zuriaren lurraldea da. Biologoen ustez, bi hartz-espezie horiek lurralde berean topo eginez gero, litekeena da elkarrekin gurutzatzea, behin gertatu baitzen hori zoologiko batean.