Azaroaren San Donostiako Kimika-Fakultateko atarian telebista kamerak gizon heldu eta ilezuri bati begira zeudelarik, inguruan zeuden ikasle eta irakasleen artena, zerbait berezia soinatzen zen.
Guk laurogei urte pasatako agure bat ikustea espero genuen, baina han gure aurrena zegoen gizonari osasuna zerion alde guztietatik.
Zuzenbide-Fakultateko areto nagusian ospatu zen izendapena. Lehendakaritza-mahaian EHUko zuzendariak eserita zeudelarik, Harry Melville sartu zen aitabitxi Gonzalo Martin Guzman zuelarik. Kimikari gipuzkoarrentzat Gonzalo Martin Guzman jauna aski ezaguna da; berak sortu bait zuen Donostiako Kimika-Zientzien Fakultatea (Elhuyar. Zientzia eta Teknikaren hurrengo alean Guzman jaunari eginiko elkarrizketaz gozatzeko aukera izango duzue). Guzmakek Melville aurkezteko erabili zituen hitzez baliaturik, gizon honen biografia laburra egiteko aukera izan dugu.
Eskoziar ospetsu honen bizitza ikerketara zuzendutakoa izan da.
Berari leporatu behar zaio, hein handi batean, kimika zientifikoa industrial bihurtzea, hau da, teoria zientifikoak teoria praktiko bihurtzea. Konkretuki polimeroen alorrean eginkako ikerketek eman diote gaur egun duen ospea.
Domina eta titulu ugariren jabe den gizon hau, bigarren mundu-gerran gobernu britainiarraren aholkulari izan zen gai kimikoetan. 1958. urtean Elisabeth II.ak SIR izendatu zuen. IUPAC nazioarteko erakunde arauemaileko lehendakari ere 10 urtez izan zen.
Bere izendatze-hitzaldian, unibertsitateak emaitzak eman ahal izateko behar duen autonomiaz eta independentziaz aritu zen. Bere hitzek eta keinuek zientzilari handien umiltasuna adierazten zuten.
Ongi etorri Euskal Herrira, sir Harry.