Harkaitzik zaharrena

Kanadako Iparrekialdean dagoen Slave-ko lakuaren ondoan geologo iparramerikar eta australiarrez osaturiko talde batek Lurreko harkaitzik zaharrenak aurkitu dituzte.

Aurkitutako harrien pisuak 23 kg ingurukoak dira eta antzinatasuna 3.960 milioi urtekoa da, hau da, Lurraren adina baino 500 urte gazteagoak dira.

Ikerlari hauen arabera, aurkikuntza honen bidez Lurraren eratze-faseari buruz dagoen iluntasuna argi daiteke.

Harri hauen antzinatasuna kalkulatu ahal izateko zenbait froga egin behar izan da. Harrietan tartekaturik zeuden zirkoniozko kristal txiki batzuen analisietatik ondorioztatu ahal izan da antzinatasuna.

Laborategi-froga hauek egin ahal izateko Australiako Canberran dagoen ekipamendu berezi bat erabili behar izan da. Ekipamendu honen izena SHIRMP (Sensitive High Mass Resolution Ion Microprobe) da eta harri baten adina kalkulatzeko zirkoniozko kristalen erradioan oinarritzen da.

Ondoko irudietan, alde batetik, harri hauen egitura mikroskopikoa ikus daiteke eta bestetik, harriak aurkitutako lekua ere bai.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila