Ikertzaile gaztearen saria jaso du Haritz Sardon Muguruza POLYMAT-EHUko ikertzaile donostiarrak, hainbat aldizkari eta erakunderen eskutik. Hain zuzen, Macromolecules eta ACS Macroletters aldizkariek eta Amerikako Kimika Elkartearen Polimero Kimikoen Atalak ematen duen saria da.
Polimero jasangarriak ikertzen dituen taldea gidatzen du Sardonek. Izan ere, plastikoak ezinbestekoak bihurtu dira gure bizimoduan, baina haien erabilera okerra egin da urte askotan: erabiltzen polimero gehienak oso merkeak dira, baina, ondorioz, birzikla ezinak. Urtero sintetizatu eta birziklatu ezin den plastikoen izurrite honi irtenbidea eman nahi dabil Sardon POLYMATen.
Horretarako, polimero birziklagarrien ikerketan dihardu buru-belarri. Zehazki, plastikoak birziklatzean sortzen diren monomeroak berriz ere polimerizatu eta polimero berriak sintetizatzeko prozesuak ikertzen ditu. Bestetik, iturri berriztagarrietako erreaktiboak eta oraingoak bezain arriskutsuak ez diren organokatalizatzaileak garatzen ere badihardu.
EHUn egin zuen doktoradutza Sardonek, eta Kaliforniako IBM-Almaden Ikerketa Zentroan doktoratu ondokoa. 2014tik berriz ere Donostian dago, POLYMATeko ikertzaile eta EHUko irakasle modura. Une honetan, 15 ikertzaileren taldea zuzentzen du. Orduz geroztik, sari ugari jaso ditu Sardonek.
Elhuyarrek garatutako teknologia