Lurrean ezagutzen ez den mineral bat aurkitu dute Omanen. Adituen ustez, Ilargitik eroritako meteoritoa da, eta ez darama denbora asko gure artean, Lurraren atmosferak ez baitu aldarazi oraindik.
Burdinaz eta silizioz osatuta dago, eta hapkeita izena eman diote, duela hogeita hamar urte Bruce Hapke geologoak horrelako mineral bat eratzeko prozesua deskribatu zuelako.