Estatu Batuetan 500 toxikatu eta lau hildako izan dira Escherichia coli bakterioak zituzten hamburgesak janda. Berri honek jendea harrituta utzi du. Izan ere, hamburgesak behar bezala erreta bakterio hauek galdu egiten baitira.
Bestetik, Cornell-go unibertsitateak plazaratutako berria kezkagarriagoa da; ontziratuta saltzen diren fruta-zukuek, dastamenak detektatzen ez dituen eta luzera minbizia sortzen duten lizunak eduki baititzakete.