Irudian ikusten duzuen haizagailu itzel hori eraiki berria dute Eskoziako Orkney herrian. Errotoreak 65 tona pisatzen ditu eta muturretik muturrera 60 metro neurtzen ditu. 90 metroko altuera duen sorgailu honek 3 MW sortuko ditu udazken honetatik aurrera. Sorgailua 12 milioi £ kostatu da.