Euskal Herriko errepideetan bizikletan ibiltzea arriskutsua izaten da dagoen trafikoaren eraginez. Baina, bestalde, errepideen egoerak zerikusirik izaten du; istripu-kontuan ezezik, baita gurpil-zulaketan ere.
Erresuma Batuan oraintsu gurpil-mota berri bat merkaturatu dute; “gurpil berdea” alegia. Izenari kasu eginez kolore berdeko gurpilari buruz ari garela badirudi ere, erabat produktu birziklagarria delako deitzen zaio horrela. Orain arteko gurpilak kautxuzkoak izan dira, baina gurpil-mota hau poliuretanozko apar mikrozelularrez egina dago eta material hau birziklagarria da.
Birziklagarritasuna ez da gurpil honek duen abantaila bakarra. Iraupena ere ez da txantxetakoa; lau aldiz gehiago irauten baitu. Probak baldintzarik gogorrenetan egin dira eta emaitzak ikusgarriak izan dira.
Salneurriari dagokionez, ohizkoarena baino garestiagoa da oraingoz, (4.000 pta. balio baitu), baina salmenta areagotu ahala salneurriak beherantz egingo du.