Hemendik 100 milioi urtera gure planeta non egongo den ez dago aurresaterik. Ondorio horretara iritsi da Pariseko Jacques Laskar matematikaria eguzki-sistemako barne-planeten (Merkurio, Artizar, Martitz eta Lurraren) higidura eliptikoa aztertu ondoren.
Ikerketa ordenadorez egin du eta planeten arteko erakarpenak beren epe luzerako eboluzioa aurrikusi ahal izateko faktore gehiegi dituela egiaztatu da. Beraz, hemendik 100 milioi urtera Lurra puntu hartan edo beste hartan egongo den ez dago esaterik.
Bestetik, Bostoneko MIT famatuko ikerlariak kanpoko planeta handien desplazamenduak aztertzen aritu dira. Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno izan dituzte ikergai. Ordenadoretik ateratako emaitzen arabera, planeta hauen higidurak nahikoa egonkorrak dira, baina eguzki-sistemako planeta txikienaren (Plutonen) higidura kaotikoa da eta hemendik 500 milioi urtera zein posiziotan egongo den ez dago kalkulatzerik.