Gure galaxia

Japoniar astronomo batek gure galaxiaren formari buruzko datu berriak plazaratu ditu. Gure galaxia kiribil banatua omen da eta materia erdigunetik kanporantz omen dario. Materia honek gainera, zigarro baten itxura omen du.

Nobeyamako irrati-behatokiko Naomasa Nakai-k bertako 45 m-ko irratiteleskopioa erabiliz gure galaxiako karbono(II) oxidoaren banaketa, Maltei II, NGC2903 eta NGC253 galaxia kiribil banatuen karbono(II) oxidoaren banaketarekin konparatu du.

Lau galaxiotan banaketa berdina dela aurkitu du Nakaik. Lauek dentsitaterik handienak erdigunean eta erdigunetik distantzia jakin batera dituzte; bi dentsitate-tontor dituzte alegia. Galaxia arruntek dentsitate-tontor bakana dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila