Grasak ez metatzeko bidean

Medikuntzako Baylor College-ean, ia ezustean, animalietan gantza-metatzea eragozteko balioko duen aurkikutza egin dute. Esperimentua perilipina deituriko proteina kodifikatzen duen genea aldatuta zuten arratoiekin egin dute. Perilipinak gantz-tantak estali egiten ditu, eta horrela, gantza metabolizatzeko gai den HSL entzimatik babesten ditu.

Metabolizatze-prozesuak, kontsumitu ezean, gantz-forman geldituko den energia behar izaten du. Arratoietan bezala gizakietan ere perilipina proteina oso aktiboa da, eta hemendik aurrera, obesitate-arazoak gutxitzeko, proteina horren jarduera neutralizatuko duten botikak diseinatzeko asmoa dute zientzialariek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila