Gradiometria: lurpeko tunelak detektatzeko metodo berria

Grabitate-gradiometria izena jarri diote eta lurpeko hutsuneek erakarpen grabitatorioan sortutako desberdintasunak neurtzen ditu.

Lurpean tunel edo instalazio bat eraikitzen denean, lur-masa zati bat desagertu egiten da; ondorioz, lurraren azalean neurtzen den grabitate-seinalea ahulagoa da. Seinale-aldaketa hori orain arteko metodoekin ere neur zitekeen. Hala ere, grabitatea neurtu beharrean grabitate-aldaketaren erritmoa neurtuta sentsibilitate handiagoa lortzen da eta hori da, hain zuzen ere, gradiometroak neurtzen duena.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila