Grabazio zaharrak berreskuratzeko teknika

Fisikari batzuek teknika berri bat garatu dute disko zaharren kopia digitalak egiteko diskoa bera kaltetu gabe.

Sistema berri horrek argi-sentsore bat erabiltzen du diskoaren ildoen irudiak hartzeko. Horretarako, partikula subatomikoen ibilbideei jarraitzen diete. Ondoren, ordenagailu batek irudi horiek erabiltzen ditu grabazioa berreraikitzeko, eta, hondoko zarata kenduz, soinu digitala duen diskoa sortzeko.

Birmasterizazio-teknika tradizionaletan, diskoak atzerantz pasatu behar dira orratz bat erabiliz, baina horrek kaltetu egin ditzake diskoak. Teknika berria kontakturik gabekoa da, eta, diskoak ez kaltetzeaz gain, hondatutako diskoak berreskuratzeko aukera eman dezake. Grabazio bat apurtuta badago edo akastuna bada ezin da entzun, baina sistema berri horrek digitalki hartu eta elkar ditzake zatiak. Horren bidez, historiako lehenengo diskoetako grabazioak berreskuratzea espero dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila