Gomerako musker erraldoiaren atzetik

Oporretan Kanarietako Gomera irlara joan eta bigarren egunerako eguzkia hartzeaz asper-asper eginda zaudela ohartzen bazara, hona hemen denbora-pasa polit bat: Gran Rey deritzon bailaran 60 zentimetroko musker erraldoia bilatzen saia zaitez. Baina ez pentsa, gero, lan erraza jarri dizugunik. Izan ere, irla horretan baino bizi ez den narrastia desagertzeko arriskuan baitago, eta dagoeneko 20 bat ale baino ez dira geratzen, horietatik sei gatibu. Horregatik, hiru milioi dolarreko aurrekontua duen proiektua jarriko dute martxan.

Proiektuaren helburu nagusia gatibu dauden muskerren ugalketa bultzatzea da. Horretaz gain, mehatxu-faktoreak kontrolatu eta espezieak irlan duen banaketa zein den jakin nahi da.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.