Glaukomak garuna ere hartzen du

Orain arte glaukoma izeneko gaitzak begia baino ez zuela hartzen uste zen, baina ikusmen-sistema osoari (garuna barne) eragiten dion endekapen-gaitza da. Horixe frogatu berri du Kanadako ikertzaile-talde batek. Gaitzaz egin duten deskribapenari esker, berariazko sendabideak lortzeko atea zabalik geratu da. Ez da ahaztu behar glaukoma begiko hipertentsioa dela eta munduan 67 milioi pertsonak dutela. Itsu geratzeko bide ohikoenetakoa da gainera.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila