Gizeh-eko esfingea uste baino zaharragoa

Alkairo ondoan dagoen Gizeh-eko esfinge zoragarria, Kefren faraoiak K.a. 2550. urtean eraiki zuela pentsatu izan da orain arte.

Baina, tradizio guztien aurkako hipotesi bat plazaratu berri du Robert M. Schoch egiptologo amerikarrak. Honek dioenez, K.a. 7000 eta 5000. urte-bitartean eraiki omen zen esfingea eta Kefren faraoiak aurpegia txukundu eta birmoldatu besterik ez omen zuen egin.

Teoria hau plazaratzeko, Schoch esfingearen azpi aldean dauden harriek jasandako higaduran oinarritzen da. Kanpo aldean eta goi aldean dauden harrien higadura, orain dela denbora gutxikoa dela esan badaiteke ere, lehen aipatu harriena oso zaharra da. Beraz, hipotesi hau egia bada, esfingea faraoien aurretiko zibilizazioek burutuko zuten. Gainera, zibilizazio hauetaz oso gutxi dakigunez, esfingeak bidea zabal dezake hobeto ezagutzeko.

EEBBetako Geologi Elkarteak San Diegon izandako bilera batean aztertu ziren Schochen teoriak. Harridura, kritika eta itxaropena izan ziren bilera hartan nagusi.

Hala ere, Schochek esandakoa ez da erabat berna; zenbait arkeologo egiptiarrek ideia hori agertu izan bait du. Hauek esaten zutenez, euri-higadurak sortu omen zuen harkaitzean, lehen aldiz, lehoi itxurako irudia. Izan ere antzina bertako klimatologia gaurkoa baino askoz ere hezeagoa bait zen. Irudi honek, neolitikoko zibilizazioen irudimena bultzatuko zuen eta orduko zibilizazioak itxura antropozoikoa emango zion higatutako harri hari.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.