Gizaki birtualaren lehen urratsak

Edozein gaitz simulatzeko edo medikamentu berri oro frogatzeko gai izango den gizaki birtuala psikologiako ikertzaile eta farmazia-laborategientzat ametsezko akuria izango da.

Ametsezkoa bai, baina ez utopikoa, jada bihotza baitu. Estatu Batuetako Physiome konpainiako ikertzaileek egindako lehen bihotz birtuala zenbait erritmo-aldaketaren ondorioak ulertu eta medikamentuak probatzeko erabiliko da.


Gizaki birtualaren asmo handiko proiektuari jarraipena emateko, Physiome kalkulu matematikoan espezializatutako beste enpresa batekin, PA Consulting-ekin, elkartu berri da. Hurrengo urratsa, ikertzaileen aburuz teknikoki nahiko erraza dena, inmunitate-sistema sortzea da. Gero, hiru urteren buruan prest egon beharko duten zirkulazio- eta arnasketa-sistemak eratuko dira eta poliki-poliki, gorputz-atal guztiak. Halere, gizaki birtuala ez da osatuko garuna izan arte; ikertzaileek, jada, hemendik aurrera hori dute erronka.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila