Giza itxurako robota

Argazkian ikusten den giza itxurako robota autonomoa da bere ibilaldietan eta oinarrizko eskulan batzuk egiteko gauza da.

Iazko abenduan Tokion, automobilgintzan diharduen Honda etxeak giza itxurako lehen robota prest zuela iragarri zuen. Robota autonomoa da bere ibilaldietan eta oinarrizko eskulan batzuk egiteko gauza da. Hamar urteko ikerketen emaitza den robot hau bateriaz elikatua da, 1,80 metroko altuera du eta 210 kilo pisatzen ditu.

Ilargian jauzika hastear dagoen astronautaren itxura dauka. Oinez joan edo eskaileratan gora eta behera ibili, maldak igo eta jaitsi, eta abar egin ditzake. Inork bultzata ere, norabidez aldatu eta oreka berreskura dezake.

Robota prestatzen aritu diren hogeita hamar injineruek diotenez, morroi leial honek bere bi eskuez lan arriskutsuak eta neketsuak egingo ditu etorkizunean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila