Ikertzaileek saguak immunizatzea lortu dute kanpotik birusaren berdinak diren partikula hutsak erabiliz. Hutsik daudenez ez dute infekziorik sortzen, baina bai erantzun immune gogorra. Birusaren dosi hilgarrien eraginpean jarritako saguetan % 100eko babesa lortu dute. Aurkikuntza hau aurrerapauso handia izan daiteke gaitz larri horri aurre egiteko.