Gero eta kaptore gehiago

Mota guztietako kaptoreak erabiltzen dira automobiletan segurtasuna eta erregai-kontsumoa hobetzearren.

Mota guztietako kaptoreak (azelerometrokoak, posizio-kaptoreak, kontaktu-kaptoreak, etab.) erabiltzen dira automobiletan segurtasuna eta erregai-kontsumoa hobetzearren. Estatu Batuetan eta Japonian gorakada ikaragarria izan da azken urteotan eta 1995. urtean 386 milioi kaptore erabiltzea espero dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila