Israelgo Rehovot Ikerketa Zentroan karbonozko nanohodien gogortasuna neurtu dute eta beste edozein zuntz baino 200 aldiz gogorragoak direla frogatu dute.Karbonozko nanohodiak material supergogorrak sortzeko erabiltzen diren karbonozko zuntz meheak dira, ia milioi bat atmosferako presioa jasateko gai direnak, karbono-atomoen lotura egonkorrei esker.
Gainera hain zuntz meheak izanik ez da ia akatsik egoten zuntzaren diametroan zehar, eta epoxi erako erretxinetan ezarriz gero gogortasun handiko konpositeak lor daitezke. Zuntz hauek lortzeko baloi-itxura duten Buckminster Furellene izeneko karbono-molekulak lerrokatzen dira eta, besteak beste, balen kontrako txalekoak egiteko erabiliko dira etorkizunean.