Dementzia senila, eskizofrenia eta oro har, gaixotasun mentalak etorkizuneko gizarteetan nagusituko diren gaitzen artean sailkatzen hasiak dira. Garatutako herrialdeetan eta mende honen bukaeran, orain arte ezezagun zitzaigun kopuruan agertzen dira gaixotasun mentalak. Jadanik, Frantzian ospitalizatutako pertsonen %25 gaixotasun mentaleren baten eraginpean dago.