Gerardus 't Hooft eta Martinus J. G. Veltman 1.999ko Fisikako Nobel Saridunak

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Azkenik, bi zientzialariren arteko sari banatua izango da.

Gerardus 't Hooft-ek eta Martinus J. G. Veltman-ek jasoko dute. Biak fisikari holandarrak dira.

Martinus J. G. Veltman 1931. urtean jaio zen. 1963. urtean doktoratu zen Utrecht-eko Unibertsitatean.

Gerardus 't Hooft 1946. urtean jaio zen Den Helder-en. 1969. urtean Veltman-ekin hasi zen lanean eta 1972. urtean doktoratu zen. Geroago, Fisikako irakasle izatera heldu zen. Veltman Michigan-eko Unibertsitatera joan zen 1981. urtean. Beranduago erretiratu zen eta orain irakasle emeritua da.

Bien lanaren ondorioz, indar elektromagnetikoa eta indar nuklear ahula bateratuta gelditu dira, batasun elektroahula deitzen den teoria berrian. Lan horrengatik 1999ko Fisikako Nobel Saria eskuratuko dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila