Gene arrotzak esperman

Ikertzaile batzuek esperma-zeluletan geneak txertatzeko teknika bat aurkitu dute. Enbrioietan, obuluetan edo esperman geneak txertatzeko saiakera gehiago egin da iraganean, baina huts egin dute guztiek. Ikerketa honetan, arazoak saihesteko zelula ar heldugabeak erabili dituzte, horiek esperma bilakatu aurretik.

(Argazkia: M. Standberg).

Zientzialariek LacZ genea zuten erretrobirusekin infektatu zituzten zebra-arrainen zelula ar heldugabeak. Ondoren, zelulak kultura batean hazi zituzten esperma garatu arte, eta obuluekin elkartuta enbrioiak lortu zituzten. Lortutako arrainetatik apur batzuek txertatutako genea zuten, eta ondorengoei transmititu zieten.

Ikertzaileen ustez, teknika hau beste animalia batzuekin erabil liteke, gizakia barne. Haien esanean, baliagarria izan daiteke hainbat gaitz genetikoren kontrako gene-terapia garatzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila