Gaurko bizitza atzokoa al da?

Adineko jendeak askotan jotzen du gertatutako gauzei buruz hitz egitera eta, nekezago gogoratzen dituzte orain dela gutxi gertatutakoak.

Ikerlariek arazo hau aztertu eta ondorio batzuk atera dituzte.

Adineko jendeak askotan jotzen du gertatutako gauzei buruz hitz egitera eta, aldiz, nekezago gogoratzen dituzte orain dela gutxi gertatutakoak.

Argudio hau oso arrunta da gizartean. Baina zenbateraino da egia?

Leeds-eko unibertsitateko Carol Holland eta Manchester-eko unibertsitateko Patrick Rabbit ikerlariek arazo hau aztertu eta ondorio batzuk atera dituzte. Hauen arabera, oro har, independentzia galdu dutenek nahiago dute igarotako gertaerez hitz egitea, zeren eta bizi berri dutena ez bait da zoriontsua izan.

Ikerlariek saiakuntza egiteko boluntarioez bi talde desberdin osatu zituzten. Talde batekoak zaharrentzako erresidentzietan bizi ziren eta besteak beren kabuz bizi ziren. Holland-ek eta Rabbit-ek ateratako ondorioen arabera, lehen taldekoek igarotako gauzetaz hitz egiten zuten bitartean, bigarrenekoek bizi berri zituzten gauzetaz gehiago hitz egiten zuten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila