Emakumeak Zientzian 2022 jardunaldiaren programa aurkeztu da

gaur-aurkeztu-da-emakumeak-zientzian-2022-jardunal

Aurtengo Emakumeak Zientzian programa otsailaren 11tik 18ra ospatuko da. Hainbat jarduera proposatu dira, aurrez aurrekoak eta online, "zientzia nesken kontua da" mezua ahalik eta pertsona gehienengana hurbiltzeko, eta zientziaren eta teknologiaren esparruan berdintasunezko sarbide eta garapen profesionala lortzearen garrantzia azpimarratzeko.

2016an erabaki zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea. Eta egun hau ospatzeko, mundu mailako ekimen honekin bat egin dute EAEko zientzia eta teknologiaren sarearen erakusle diren 17 erakundek, tartean Elhuyar Zientziak, eta denen indarrak batuz publiko guztiei zuzendutako jardueren programa oso bat aurkeztuko dute.

Hemen irakur daiteke egitarau osoa.

Elhuyarrek bideratutakoak hauek dira:

-Dendetako erakusleihoen ekimena. Donostian, lehenengoz, 12 dendarik hartuko dute parte.

-Eureka! Zientzia Museoarekin elkarlanean, erakusketa antolatu da otsailaren 11tik martxoaren 13ra. 12 emakume zientzialariren inguruan Elhuyarrek prestatutako istorioetatik abiatuta egingo dira saioak. Eureka! Zientzia Museoko sarreran egongo dira ikusgai.

-Eureka! Zientzia Museoarekin elkarlanean familientzako tailerrak ere antolatu dira. Horiek ere, Elhuyarrek 12 emakume zientzialariren inguruan prestatutako istorioetatik abiatuta egingo dira.

-STEAM hezkuntzaren inguruko trebakuntza-saioa izango da, DBH eta Batxilergoko irakasleentzat. Parke Teknologikoarekin elkarlanean antolatutako saioak dira.

-Itziar Garate elkarrizketatuko du Elhuyarrek Ernest Llucheko zikloan, otsailaren 17an.

 

Jardunaldiaren helburua da zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea.

Gainera, Elhuyarren hedabideek ere berariazko egitatarua izango dute aste horretan. Esaterako, Teknopolisek saio berezia antolatu du, eta Elhuyar aldizkariak Ekinean atala argitaratuko du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila