Gauez ikusteko kamera

Frantziako Peugeot eta Citroën automobil-etxeak dituen PSA taldeak urteak daramatza automobil-gidariek gauez hobeto ikusteko sistemak prestatzen.

Horietako baten oinarria automobiletan kamera termikoak ipintzea da. Orain arte teknologia hori batez ere militarrek erabili dute. Kamerak izpi infragorriak jasotzen ditu, 8-12 mikrometroko uhin-luzeran. Jasotako seinalea berehala seinale elektriko bihurtzen da eta pantailan zuri-beltzean irudia azaltzen da. Oinezkoak, animaliak edo ibilgailu "beroen" irudiak azaltzen dira pantaila horretan.

Kameraren irismena automobileko argiena baino handiagoa da eta, gainera, kamerak oso bereizmen ona du. Jaramonik ez die egiten argi ikusgaiari, faroei edo lanparei.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila