Garunak konpontzeko bidean

Albert Einstein Medikuntza Eskolako zientzialariek infartuak jotako garunetan hezur-muineko zelulak transplantatzea lortu dute. Esperimentua egiteko, lagineko zenbait arratoiri infartu zerebrala eragin zitzaien.Transplantea egin eta zazpi egunera, bai garun kaltetuetan bai gainerakoetan zelula amak garunaren oinarrizko egitura osatzen duten zelula bilakatu zirela ikusi zuten.

Gainera, odol-hodiak ere sortu ziren, ezarritako zelula berriak elikatzeko. Geroago, ebakuntza egin eta 21-45 egunera, zelula gehienak neurona heldu eta zerebroko beste zelula-mota batzuk bilakatu ziren. Orain, zientzialariek lortu nahi dutena da infartuak jotako gaixoen zelula amak laborategian kultibatu eta ehunak laborategian bertan sortzea, ondoren gaixoari transplantatu ahal izateko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila