Very Large Telescope-ri (VLT) esker, 13,5 mila milioi argi-urtera dauden galaxiak behatu ahal izan dituzte ESO behatokiko astronomoek. Galaxia horien argiak unibertsoaren adinaren bederatzi hamarren behar izan ditu guganaino iristeko eta, hortaz, VLTk jasotako informazioak unibertsoaren gaztaroa aztertzeko balioko du. Zehazki, galaxia gazteek taldeak nola osatzen dituzten ikertzeko oso aproposa izango da.