Galaxiaren erdiko eztanda misteriotsuak

Naval Research / Sweet Briar College

Espazioan gertatzen diren eztanda gehienek igortzen dituzte irrati-uhinak. Baina irrati-teleskopioei askotan ihes egiten diete, ez baitakite noiz eta non gertatuko diren.

Hala ere, 2002. urtean Esne-bidearen erdian zerbaitek irrati-uhinak igortzen zituela hauteman zuten astronomoek, eta hara begira jarri zuten Mexiko Berriko teleskopio handia. Baina, bost eztanda egin eta gero, seinalea desagertu egin zen. Begira jarraitzeak, ordea, izan zuen ordaina, hilabete batzuk geroago beste eztanda bat izan baitzen.

Orain eztanda hura aztertu dute astronomoek, eta, irrati-uhinak zerk igortzen dituen oraindik ez dakiten arren, aurkikuntza oso garrantzitsua delakoan daude. Batzuen ustez, litekeena da pulsar zahar baten azken hatsaren aztarnak izatea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila