Galaxia gehiegi

Munduan zehar dauden irrati-teleskopioak etengabe ari dira unibertsoa arakatzen eta milioika galaxia berri aurkitzen. Teorikoki kalkulatutako galaxi kopurua baino bost aldiz gehiago topatu dira. Gainera, Cambridgeko unibertsitateko Stacy McGaugh astronomoak dioenez, gerta daiteke oraindik ere detektatzeko asko eta asko egotea.

Milaka milioi argi-urtetara dauden galaxiak argitasun txikikoak dira; batzuetan ortze iluneko “hondo-zarata” baino argitasun txikiagokoak. Horregatik galaxi katalogoetan hauek ez dira azaltzen, katalogo horiek osatzeko gaur egun dauden sentikortasun ikaragarriko tresnak erabili ez zirelako.

Unibertsoko galaxi kopurua uste baino handiagoa dela kontsideratu beharra dago. Hori kontutan hartuta galaxien eboluzioari buruzko eredu estandarra edo teoria kosmologiko orokorrak ez dago zalantzan jarri beharrik. Unibertsoan falta den masa non dagoen ere esplika daiteke horrela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila