Galaxia erraldoia

Esne-Bidea baino hogeitamar bat aldiz handiagoa den galaxia erraldoia aurkitu berri dute astronomo amerikarrek. 300 milioi argi-urteko luzera du eta oso argitsua da.

Abel 2029 izeneko galaxi-multzoaren erdian dagoen galaxia erraldoi honek igortzen du multzo osoko argiaren laurdena.

Galaxia hau Arizonako Kitt Peak-eko behatokiko teleskopioari argi ahulekiko oso sentikor den kamera ezarrita aurkitu dute Stephen Boughn, Jeffrey Kuhn eta Juan Uson astronomoek. Hamasei argazkiren bidez galaxia erraldoia mosaikoa bailitzan osatu dute eta Uson irakaslearen esanetan, galaxi artean oraindik ezkutuan dagoen materia agerian dagoena baino hamar bat aldiz ugariagoa da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila