Ekilore-soroen ondoan askotan ipintzen dituzte erlauntzak, baina ekilore-polenak ez du erleak behar adina proteina.
Estatu Batuetako Mayriland-en dagoen Greenbalt enpresako ikerlariek frogatu dutenez, koltza-soroetan dabiltzan erleak ekilore-soroetan dabiltzanak baino bizialdi luzeagoa dute; ehuneko berrogeita hamar luzeagoa izan ere. Ondorioz, ekilorearekin batera koltza-apur bat ere ereitea gomendatzen dute, edo bestela, soroen inguruan berezko loreak hazten uztea.