Gaixoaren neurrira egindako lotailu berriak

Belauneko lotailu gurutzatuen haustura ohikoa da, batez ere kirolarietan, baina kasu gehienetan ez du konponbide onik izaten. Orain, Tufts Unibertsitateko ikertzaileek belauna osatzeko metodo berria aurkeztu dute.

Gaixoaren hezur-muinetik lortutako zelula ametatik abiatuta, lokailua osatzeko ehuna lortzen dute. Horretarako, zelulak bioerreaktore batzuetan ugaltzen dituzte, kolagenoaren edo beste euskarri biodegradagarri baten gainean.

Ondoren, estimulazio mekanikoen eraginpean jartzen da ehuna, artikulazioan izango duen funtzioa betetzeko gaitasuna gara dezan. Azkenik, gaixoaren belaunean txertatzen da. Emaitza benetan ona da, hilabeteak beharrean, aste batzuk nahikoa baitira sendatzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila