Gainazal gogorragoak

Metalei eta aleazioei nitrogenoa erantsiz, zenbait materialen gainazala gogortzea eta higadurarekiko erresistentzia hobetzea lortu dute.

Metalei eta aleazioei nitrogenoa erantsiz, zenbait materialen gainazala gogortzea eta higadurarekiko erresistentzia hobetzea lortu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Industria Elkarteko ikerketa-zentroko hainbat ikertzailek. % 30-500 bitartean hobetu dituzte. Emaitza horiek oso interesgarriak izan daitezke hainbat industria-aplikaziotarako, adibidez, aeronautika edo biomedinkuntza sektoreetarako.

Ikertzaileak ohartu dira inplantazio ionikoko teknikak erreminta egokiak direla zenbait materialen gainazalaren propietateak hobetzeko. Nitrogeno-atomoak azeleratu eta aldatu nahi den gainazalarekin talka eginarazten diete atomoak ionizatzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila