Gaiker zentro teknologikoa ur araztuak berrerabiltzeko proiektu bat koordinatzen ari da. Proiektu horren helburua ur araztuak baliabide hidriko gisa erabiltzea da. Ur-mota horiek berrerabiltzeko estrategiei esker, uraren erabilgarritasuna % 6 areagotuko da Europako Batasunean.
Ondorioz, ur-bilketan urteko 10 bilioi m 3 aurreztuko dituzte. Gasteizko hondakin-urak berrerabiltzeko plan integral bat dute ureztatze-lanetarako eta urtegiak berriz betetzeko. Adituek egindako zenbatespenen arabera, Europako Batasunean, ur araztuak berrerabiltzeko estrategiak areagotu direnetik, % 6 ur erabilgarri gehiago dugu.
Gaiker zentroa, 2,3 milioi euroko aurrekontua duen proiektu horretan arituko da lanean datozen hiru urteetan.