Fusio hotza ez da hil

Hasiera bateko burrunba eta oihartzunak isildu badira ere, eta fusio hotzaren arazoa prentsako orrialdeetatik desagertu bada ere, fusio hotzaren inguruko ikerketa, emaitza kontraesankor eta eztabaidak ez dira bukatu.

Alde batetik, fusio hotzaren iragarleek, Fleischmann eta Ponsek alegia, hamar milioi dolarreko (1.100 milioi pezeta gutxi gorabehera) dirutza lortu dute fusio hotzari buruzko ikerketak egiten jarraitzeko. Dirua jarri dutenak Utah estatuko gobernua ($4,5 milioi) eta dozenerdi bat industri talde pribatu izan dira. Ez da diru-kantitate makala, fusio hotza burutzeko ekipamendu elektrokimikoa ez dela oso garestia kontutan hartzen badug

u.

Bestetik, fusio hotzak garrantzi handia izan dezake fisika teorikoan ere. Stephen Jones astrofisikariak esaten duenez, Jupiterren ohizkanpoko energi igorpen handiaren kausa presio izugarrien pean dauden hidrogeno-atomoen fusioa izan daiteke. Jupiterrek Eguzkitik jasotzen duen energia baino 1,7 bider handiagoa igortzen du. Kasu berean Neptuno egongo litzateke.

Hirugarrenez, Japonian fusio hotza ordenadore bidez modelizatzen hasi dira. Parametro desberdinak aldatuz fusio hotza egiteko baldintzarik egokienak lortzea da helbururik nagusiena.

Azkenik, ingurugiro-tenperaturan gertatutako fusio nuklearra burutzeko metodo berri bat jarri dute martxan EEBBtako Brookhaven National Laboratory-ko Robert Beuhler, Gerhart Friedlander eta Lewis Friedman fisikariek. Ikerlari hauek deuterio-atamo ioniza

t

uzko hodeiak sortu dituzte deuterio gaseosoa eta ur astuna arku elektriko batetik pasaraziz.

Atomoak kargatuta daudenean 200-325 keV-eko azelerazioa ematen zaie eta titanio deuteriozko itu baten kontra talka egin erazten zaie. Tresnak milioika atomo-talka egin erazten ditu minutuero eta ondorioz fusio-erreakzio batzuk gertatzen dira tritioaren agerkuntzak adierazten duen legez.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.