Fotokopiak kontrolatuz

ABS electronics enpresa britainiarrak fotokopiagailuen kopia-kopurua kontrolatzeko sistema bat hobetu du. Etxe honek 20 urteko eskarmentua du lan horretan.

Kontrol-sistemak unibertsitate, irakaskuntza- eta administrazio-zentruetan jartzeko oso egokiak dira. Kopia-kopurua kontrolatzeko eta kobratzeko aukera eskaintzen dute. Sistemok ia makina gehienetan erabil daitezke eta kopia-kopurua zenbatzeaz gain, mugatzea ere posible da.

Easycard 2000 sistema berri honetan aldez aurretik kreditu jakina duten txartelak erosi egin behar dira. Erabiltzaileak txartela makinaren kontrolagailura sartu eta duen kredituaren araberako kopiak egin ahal izango ditu. Sistemak telefono-txartelen moduan egiten du lan. Sistema honek, bi gauza baztertzen ditu: langile bat makinaren kargu izatea eta diru bidezko kobraketak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila