Fluido supersolidoa

Fisikariek materiaren beste egoera bat identifikatu dute: supersolidoa. Helio-4 solidoarekin egindako ikerketan, superfluidoen portaera izatea lortu dute 175 milikelvin azpiko tenperaturan.

Superfluidoak tenperatura zero absolututik hurbil dagoenean lor daitezke, atomoek energia gutxien dutenean. Orduan, fluidoa marruskadurarik gabe higitzen da. Superfluxua gas eta likidoetan ikusia zuten orain arte, baina lehenengo aldiz lortu dute solido batekin egoera hori ikustea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila