Flasharen gora-beherak

Londresko National Gallery Museoko ikerlariek baieztatu ahal izan dutenez, orain arte uste izan denaren kontra, flasharen argiak ez ditu margolarien lanak hondatzen.

"Flashik ez erabili”. Mundu osoko museoetan aurki daitekeen oharra aldatu egin beharko dute aurki. Londresko National Gallery Museoko ikerlariek baieztatu ahal izan dutenez, orain arte uste izan denaren kontra, flasharen argiak ez ditu margolarien lanak hondatzen. David Saunder Museoko ikerlari-buruak iragarri duenez, galerietako argi artifizialak flasharen argiak baino kalte handiago egiten dio margoari.

Orain arte esan izan denez, flasharen bapateko diztirak kalte handiak eragiten ditu margoan. Koloregabetzeaz gain, epe luzera aldaketak sortzen dituela uste izan da. Saunderrek dioenez, ordea, flasharen diztirak segundo gutxiko esposizioa sorrarazten du.

Aitzitik, galerietako argi artifizialak etengabeko esposiziopean uzten ditu pinturak eta epe labur eta ertainera pinturaren ezaugarriak aldaraz ditzake. Argiaren indarra hartu ordez, esposizioaren iraupena irizpidetzat hartzea eskatu dute ikerlariek. Oraingoz aholku hutsa bada ere, Britainia Haundiko museoetan arau bihurtzea eskatu dute jadanik.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.